2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Bigarren astea

Egun on!
Sarrera berri honetan aurreko astean zehar klase torikoak eta praktikakoan egindakoari buruzko azalpen laburra eta gogoeta berri bat nire ikuspuntua eta ikasitakoaren erabilerari buruz argitaratuko dut.

 Asteartean eukitako klase teorikoak Web 2.0 proiektuaren inguruan azalpena jaso genuen. Web 2.0 proiektua oraindik beta fasean dago, hau da, bukatu gabe, hobekuntzak behar ditu. Web 2.0 hobeto ulertzeko gelan proiektu honen ezaugarri batzuk argitu ditugu:
  • Estandarizazioa: sofware gehienak aparailu gehienentzat erabilgarriak dira eta haien helburu nagusia erabiltzeko errazak izatea da.
  • Konbergentzia: gauzak euren artean gero eta erlazio estuagoa dute.
  • Parte-hartzea: web 2.0 honako hau bultzatzen du. Argitaratzen diren gauzak guztioentzat dira.
  • Erabilerraztasuna: denok erabiltzeko modukoa, sinplea.
Praktikari dagokionez saioarekin hasteko zaindegia zer den ikasi dugu, EHU-k daukan web orri bat non 200 MB-rainoko pisua duten dokumentuak igo daitezkeen eta 48 ordu gordetzen diren. Dokumentu horiek inor gehiago ez ikusteko pasahitza jartzeko aukera daukagu.

Azkenik klase praktikoarekin bukatzeko Power-Point ona egiteko argibideak jaso ditugu:
  1. Diapositiba bakoitzeko ez jarri bost elementu baino gehiago.
  2. Gradualak izan behar dira.
  3. Mezua argia izan behar da.
  4. Letra egokia, apaindurarik gabekoa, esaterako arial edo sans-serif eta haren tamaina 24-28 bitartean egon behar da. 
  5. Erakargarria
Power-Pointean bideoak edo musika jartzerako orduan eta hauek gordetean, arazorik ez eukitzeko, komenigarria da PUBLICAR erara gordetzea eta bertan EMPAQUETAR PARA CD eta usb-an gorde.

Hau izan da gure astean ikasitako guztia, Web 2.0-ri buruz hitz egitea entzun dut behin baino gehiagotan baina ez nekien ondo zertarako eta nola erabiltzen zen. Power-pointaren inguruan informazio oso erabilgarria iruditu zait, unibertsitatean aurkezpen asko prestatu behar ditugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina