2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo astea

Eguerdi on!

Gaur IKT-ko lehenengo saio praktikoarekin hasteko web horri desberdinei buruzko azalpen labur bat entzun dugu; web orria (http://www.), posta elektronikoa (.....@......) eta blog-ak (......blogspot.com)
 sarean, zehazki Google-en bilaketak modu azkar eta eraginkorrean egiteko era berriak ikasi ditugu. Alde batetik, eremu geografiko zehatz bateko informazioa bilatzeko gehi simboloa erabiltzen da, adibidez bizkaian dauden jaiei buruzko informazioa bilatzeko jarriko genuke jaiak +bizkaia. Bestalde, esaldi osoa bilatzeko eta ez hitzez- hitz beti egiten duen modua, esaldia kakotxoen artean jarri behar da, adibidez "korrika jaiako kontzertuak bizkaian".
Hau oso erabilgarria iruditu zait, gure graduan ikerketa lan asko egin behar ditugu eta hau ez nekienez denbora asko galdu dut informazioa bilatzen, Google-en bilatzean aukera asko ematen dituelako eta gehienak ez dira zure lanerako erabilgarriak.

Klasearekin aurrera egiteko, Blogger plataforma erabili dugu. Plataforma honi  esker zure blog-a doain sortu dezakezu. Lehenengo eguna izan denez, blog-a sortzeko azalpena jaso dugu ehenik eta behin. Blog-a sortu ahal izateko Gmail kontu bat izatea ezinbestekoa da. Behin Gmail kontua izanda Blogger sarean bilatu eta programan sartu blog-a sortzeko. Blog-a sortzeko titulu bat jarri behar duzu eta ondoren helbide bat jarri behar duzu (helbide hau sarean blog-a bilatzeko erabiliko da) eta azkenik izango duen fondoa aukeratu behar da, hori egitean blog-a sortuta dago.
Hurrengo pausua sarrera bat nola sortzen den ikasi dugu. Sarreretan argazkiak, bideoak, soinuak
power-pointak eta liburuak jartzeko aukera dago eta bakoitza sarreran sartzeko modua ikasi dugu.

Ondoren, blog-a editatzen ikasi dugu. Sarrera bakoitzari etiketakjartzen ikasi dugu, hauek oso garrantzitsuak dira, hitz gakoak dira gendeak interneten bilatzerakoan Google-en zure blog-a agertuko da. Horrez gain, letraren koloreak, tamainak eta formak aldatzen ikasi dugu, bai eta orduaren formatoa aldatzen ere. Hau oso gaarrantzi handikoa da blog-aren itxura gendeak irakurtzea edo beste web-gune batera joatea eragingo du. Honekin batera argazkien formatuen azalpena eta bakoitzak duen berezitasunen azalpena etorri da; BMP (jatorrizko argazkien formatua, sarearentzat gehiegi okupatzen du), JPG (1200kb okupatzen duena 400kb okupatuko du adibidez, eta ez da kalitatea hainbeste jaisten), tif (inprimatzean kalitate hoberena duena, baina sarean asko okupatzen du eta ez zaigu interesatzen), gift (mugitzen diren irudientzat dira), png (gift antzeko kalitate ona du baina mugitzen ez diren irudientzat dira, eta asko okupatzen du).

Blog-arekin hasieran pizka bat galduta sentitu naiz, inoiz ez nuelako blog bat sortu. Baina klasea aurrera joan ahala konturatu naiz hasieran dirudien baino askoz ere errazagoa dela eta gainera gure eguneroko bizitzan erabiltzeko erabilgarria izan daiteke. Klasea oso dinamikoa izan da eta horregaitik gustora egon naiz.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina