2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Laugarren astea

Arratsalde on berriro ere!

Aste honetako astearteko saio teorikoan klaseko bi taldeen aurkezpena entzun eta baloratu dugu. Saio praktikoetan gauza berri asko ikasi ditugu.
Saioari hasiera emateko bibliografiari buruz hitz egin genuen. Lanak egiterakoan bibliografia modu egokian jartzeko arau batzuk daude eta horiei buruz azalpena jaso dugu. Lehenik eta behin jakin beharra dago bibliografia modu desberdinean jartzen dela liburua, aldizkaria, liburuaren zatia edo web orrialde bat bada.
 - web orrialdea: abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izenburua. Esteka. Noiz kontsultatua
 - Liburua: abizena, Izena (urtea): Liburuaren izenburua. Non argitaratua: Argitaletxea. 
 - Aldizkaria: abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izena. Aldizkariaren izena, alearen zenbakia, orrialdeak
 - Liburuaren zatia: abizena, Izena (urtea): Atalaren/kapituluaren izenburua. Liburuaren izena (zein orrialdetik zein orrialdera). Non argitaratua: Argitaletxea.

Horren ondoren Delicious programa erabili genuen. Programa honi esker gustoak ditugun web orrialdeak bertan gorde ahal ditugu eta nahi dugun guztietan hauen bilatu barik haietara joan. Delicious-en antzeko beste programa batzuk ere ikusi ditugu: diigo, connotea eta scoop.it.


Klasearekin amaitzeko musika bideo batzuk ikusi ditugu. Bideo hauetan irudi adaketak noiz izan behar diren ikusi dugu eta musika kontuan izanda bideoa noiz mostu eta noiz bukatu ikasi dugu ere.

Klase hauei dagokionez ikaskideen aurkezpenak oso luzeak eta astunak egin zaizkit eta klase praktikoak, bibliografiari dagokionez erabilgarria da, baina irakasle askok azaldu digute eta gainera e-gelan arauak dauzkagu. Delicius programa eta bideoei dagokionez oso interesgarria eta guk etxean edozein egunetan erabili ahal dugun zerbait dela uste dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina