2014(e)ko azaroa 27, osteguna

Seigarren astea

Arratsalde on!

Seigarren aste honetako astearteko azken orduan euki dugun saio teorikoan beste bi aurkezpen jaso ditugu interneten arriskuen eta erabilera egokiaren inguruan hitz egin dute, bigarren aurkezpena lehenengoaren jarraipena zelako.

Praktiketako klasean hainbat programa desberdin landu ditugu, guztiak umeekin ariketak egiteko edo haientzat ariketak prestatzeko erabilgarriak direnak. Lehenik eta behin Ardora izeneko programarekin aritu gara. Progama honekin ariketak sortzeaz gain, bideoak ere ikusi daitezke eta zenbakiak eta neurriak lantzeko programa oso egokia da ere.
Klasearekin jarraitzeko zonaclick programa erabili dugu. Programa honekin matematikako ariketa batzuk ikusi ditugu klase guztia batera eta komunikabideen inguruko beste ariketa bat ere. Gero gure kabuz frogak egiten ibili gara.

Bigarren saio teorikoan EducaPlay programa erabiltzen ibili gara. Programa hau erabili ahal izateko bikoteka jarri gara eta kide bat harpidetu egin da. Programa honekin bi ariketa egin ditugu:
   1. Hizki sopa: gure hizki sopa hamar hitz asmatu behar dituzte eta animalien inguruan izan da
   2. Ipuina: bigarren ariketa ipuin bat sortzea izan da.


Aste honetan ikusi ditugun programak ez nituen ezagutzen eta ordenagailuaren bitartez umeentzako ariketak modu errazago batean sortzeko programa erabilgarriak eta onak direla uste dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina