2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Zortzigarren astea

Arratsalde on!

Nahiz eta egia ez iruditu, aste hau lauhileko honetako IKT-ko azkenengo astea izan da. Aurreko aste guztietan bezala saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. Azkenengo bi aurkezpenak izan dira gaur, lehenengo taldeak PLE eta Mook-ei buruz azalpen oso zakona eman digute eta bigarren taldekoen aurkezpena oso dibertigarria eta desberdina izan da. Haien aurkezpena telebista programa baten modukoa izan da, klasean geundenei galderak egiten genizkigun, aukerak eman eta bat aukeratu ondoren egokiaren azalpena ematen zuten.

Saio praktikoari dagokionez, saio hau urteko laburrena izan da, izan ere irakasleak hamabietan alde egin genezakeela esan digu, eta normalean hirurak eta erdiak arte egoten gara klasean.
Saio honi hasiera emateko QR ( Quick Response Barcode)-ren inguruan mintzatu gara, link berezi honi esker informazioa modu askar batean eskuratu dezakegu.


Klasearekin jarraitzeko UNITAG programa landu dugu. Programa honen bitartez beste pertsona baten QR-a jarri dugu gure blogean. Horretarako nire klasekidearen blogaren link-a aukeratu dut, web orri horretan kopiatu dut eta nire blogera eraman dut.

Jarraian INFOGRAFIA eta EASELLY erabiltzen ibili gara. Lehenengoa irudi bakar batean testua, irudiak, grafikoak...txertatzeko erabiltzen da. Easelly programa erabilera berdina dauka. Programa hauek zailtasun maila handia dute Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, nagusiagoentzak erabilgarria da. Bikoteka jarri gara eta programa hauekin irudi bat sortu dugu.


Azkenik klasearekin eta lauhilekoarekin bukatzeko, bideo bat ikusi dugu non honako kontzeptu hauek landu ditugun:
- Mook: Massive online course esan nahi du. Ikastaro irekiak dira eta gure kontura erabili ditzakegu.
- PLE: personal learning enviroment. Zenbait material gure eguneroko bizitzan erabiltzea, esaterako, whatsapp, mugikorra, prezzi...
-  LSM: learning management system. Ikaskuntza kudeatzeko sistema da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina