2015(e)ko urtarrila 7, asteazkena

Gogoeta orokorra

Arratsalde on irakurleok!

Azkenengo gogoeta honetan lauhileko osoaren gogoeta pertsonala idatziko dizuet. Horretarako sarrera hau bi ataletan banatuko ditut, alde batetik saio teorikoak eta bestetik saio praktikoak.

Saio magistralei dagokionez, irakasleak klasea ematen zuenean interesgarriagoa egiten zitzaidan eta hobeto ulertzen nuen azaldutakoa. Hirugarren astetik aurrera ikasleok taldeka aurkezpenen bitartez eman ditugu klaseak. Nabaritzen da talde guztiak ahalegindu direla aurkezpenak ahalik eta hobetoen egiteko, baina batzuk apur bat astunak izan dira. Gainera azalpen batzuk ez dira ondo ulertu azalpenean kideen artean kohesioa eta koordinazioa falta izan delako. Horrez gain, hainbeste gendearen aurrean azalpen bat ematea zaila egiten da eta urduri jartzen gara, horrek ere besteek ulertzeko ez da lagungarria.

Aipagarria da ere saio guztietan bigarren taldeak zailtasun bat gehiago izan duela, denbora. Klasekide batzuk besteak azaltzen zeudenean haien lekutik altzatu eta joan egiten ziren. Horrek azaltzen zegoenari ordua zela pentsaraztea eragiten zuen eta urduriago jartzen zen.

Saio praktikoei dagokionez nire kasuan bi saioak egun berdinean eta jarraian izan ditut, hori dela eta batzuetan astuna egiten zen, ez klasea astuna izateagatik baizik eta ordu asko jarraiak berdina ematen egon garelako. Horretaz aparte, programa berri eta nire ustez erabilgarri asko erabiltzen ikasi dut. Egia da batzuk apur bat zaharrak direla eta badaudela beste batzuk berriagoak direnak aukera gehiagorekin.
Faltan bota dut bideoen inguruan informazio gehiago jasotzea. Saio batean planoei buruz pizka bat gainetik hitzegin genuen baina niretzat ez zen nahikoa. Modulu lanerako eta orokorreak gradu osorako eta gure eguneroko bizitzarako oso erabilgarria izango litzateke bideoak editatzeko eta sortzeko programa bat sakonean lantzea.

Laburbilduz, irakasgai oso interesgarria eta polita iruditu zait, eta IKT-ren inguruan programa eta gauza berri asko ikasi ditut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina